Carolyn Bertozzi
Itxura
Carolyn Ruth Bertozzi (Boston, 1966ko urriaren 10a) estatubatuar kimikaria da. 2022ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Morten P. Meldal eta Karl Barry Sharplessekin batera klik kimika eta kimika bioortogonalaren garapenagatik.
Kimika ikasketak egin zituen Harvardeko Unibertsitatean eta Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn. Birusak gorputzeko azukreekin batu daitezkeela aurkitu zuen eta glikobiologian aritu zen. Kimika bioortogonala terminoa sortu zuen, sistema biziekin bateragarriak diren erreakzio kimikoak definitzeko.
Tresna kimikoekin lan egiten du zelulen azaleko azukreak aztertzeko eta nola gaixotzen diren aztertzeko, hala nola minbizia, hanturak edo Covid-19a. Berkeleyko Unibertsitatean lan egiten du eta lesbiana da.